Hurrengo edukinera pasa .

Nabigazio menu nagusia saltatu.

Albisteak

Nabigazio menu nagusia

Donostia International Physics Centerreko logotipoa

Abstraktuen bidalketa

Abstraktu bat lantegi honetara bidaltzeko, bete itzazu datu-orriko sei pausuak. Lehendik idatzita baduzu abstraktuaren testua, ez zenuke hamar minutu baino gehiago iragan behar datu-orria betetzen. Datu-orriko pausu guztiak pantaila honetan erakusten dira.

Oharra: Abstraktuaren testua dokumenturen batean prestaturik edukitzea komenigarria da, datu-orriari ekin baino lehen. Hortaz, kopia dezakezu bera eta zuzenean itsatsi. Datu-orria 20 minutuz baino gehiago uzten baduzu irekita, datuok galdu egingo dira eta berriz ekin beharko diozu lanari.

URRATSA 1: Harreman-datuak

URRATSA 2: Abstraktuaren datu orokorrak

URRATSA 3: Egileen jatorri-tokiak

Abstraktuari dagozkion jatorri-toki guztiak eranstea aholkatzen da, beraren egileak azaltzen hasi aurretik.
Idatz ezazu lehen tokia eta "Erantsi" teklari sakatu. Gero, gainerakoak erants ditzakezu.
Esaterako: Euskal Herriko Unibertsitatea. Donostia-San Sebastián.


URRATSA 4: Egileak

Egile gehiago erantsi ahal izateko, Abstraktuari dagozkion jatorri-tokiak erantsi behar dituzu lehendabizi.

URRATSA 5: Abstraktuaren edukia

Ondoren, abstraktuaren testua idazteko gunea eskainiko zaizu. Testua beste dokumentu batetik kopiatzea eta hura itsastea aholkatzen dizugu eta gero, aukerako teklak erabiliz, dagokion formatua ematea.


Oharra: antolatzaileei abstraktuaren liburua egitea errazagoa izan dakien, matematika-formula konplexurik ez erabiltzea aholkatzen dizugu, abstraktuaren testuan behinik behin. Haiek ezinbestean erabili behar badituzu, ez bete 5.1 pausua, ezta 5.2a ere, zoaz 5.3 pausura zuzen.

URRATSA 5.1: Abstraktuaren testua

URRATSA 5.2: Irudiak

Abstraktuaren testua ilustratzeko irudiak igotzeko aukera duzu. (Gutxienezko neurriak: 125 x 80 píxel)

URRATSA 5.3: Abstraktuaren bidalketa, Word-txantiloiaren bidez

Oharra: matematika-formularik erabili behar ez baduzu, ez da beharrezkoa pausu hau betetzea. Haiek ezinbestean erabili behar badituzu, jarraitu ondorengo oharrei:


Word-txantiloia deskargatu eta bera erabili abstraktuaren edukia idazteko.

Txantiloi horren bidez idatzitako dokumentua disko gogorrean gorde ezazu eta datu-orri honen bidez bidal ezazu:


URRATSA 6: Abstraktuen bidalketa

Sartutako datu guztiak zuzenak direla egiazta ezazu, eta "Bidali" teklari sakatu.

DIPCren web tokiari buruzko informazioa

Copyright © 2017 DIPC (Donostia International Physics Center)


Paseo Manuel de Lardizabal, 4. 20018 DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN (Gipuzkoa) SPAIN - T: +34 943 01 53 68